XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
MITXEL - Hori, guzti hori, egia duk... DOMIKU - Ez diagu, beraz, espaiñarren bildur izan behar.
MITXEL - Eta lehengoari lotuz... Herorrek ikusi ahal dituk aipatutako komuneroak urkatzen?
DOMIKU - Bai, horixe. Herriko plazan urkatu baitzituzten, komuneroen aldekoak bildur-ikaretan jartzearren. Hura zen jendez urkatzeko garaian! Ikusleen begiek gorrotoa zerioten; ez ordea gizon bikain haienganako, Enperadorearen eta bere gizakume doillorrenganako baizik. Asko eta asko ziren negar egiten zutenak, Gaztela'ko libertadeak gordetzearren beren biziak hain gizonki ematen jakin zuten haien errukiz.
MITXEL - Mirestekoak dituk halako gizonak!
DOMIKU - Gizonok urkamendiruntz zeramazkitela, eta jendea gehiago sumintzearren, noski, pregoiak maltzurki oihu egiten zian: